Gizartea -

Epaiketa

Gaur hasiko da Bilbo Zaharreko hilketaren epaiketa

2019ko urrian. bi familiaren arteko borroka izan zen jelosiaren ondorioz, ikertzaileen arabera. Bost emakumek eta lau gizonek osatuko dute herri-epaimahaia.

Bi akusatu, horietako bat eskopeta eskuan, Bilbo Zaharrean. Artxiboko irudia: EiTB Media.
Bi akusatu, horietako bat eskopeta eskuan, Bilbo Zaharrean. Artxiboko irudia: EiTB Media.
Segurtasun neurri zorrotzen artean hasi da Bilbo Zaharrean 2019an izanadako hilketaren epaiketa

0:52

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur hasiko da Bilbo Zaharrean, kale erdian, gizon bat tiroz hil zutenen aurkako epaiketa.

Lau gizonek eta bost emakumek epaituko dute 2019ko urrian gertatutako hilketa, Bizkaiko Lurralde Auzitegian. Bost pertsona eseriko dira akusatuen aulkian.

Iturri judizialek jakitera eman dutenez, iragan ostiralean herri-epaimahaia aukeratu zuten. 2019ko urriaren 24an, Bilbo Zaharreko kaleetan Ertzaintzak familia bereko bi gizon atxilotu zituen hasiera batean. Ondoren, beste hiru pertsona atxilotu zituzten hilketarekin zerikusia zutelakoan.

Bi familiaren arteko liskarraren eta hilketaren arrazoi edo hipotesi nagusia jelosia izan zen, ikertzaileen arabera.

Poliziako iturriek orduan jakitera eman zutenez, posta-kartutxoak erabiliz eskopeta batekin biktimari buruan tiro egin zioten 14:40an ustezko bi egileek, aita-semeek. Ondoren, etxean gotortu ziren biak, kale horretan bertan. Azkenean, Ertzaintzak inguraturik zituela ikusirik, euren burua entregatu zuten. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Bizkaia EAE Delituak Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Erailketak