Gizartea -

SEXU-ABUSUAK

Artolazabal: Sexu-abusuen biktimei laguntzeko mekanismo guztiak jartzen ari da Jaurlaritza

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak azpimarratu du euskal gizartea jakitun dela pertsona horiek jasaten ari diren minaz, eta garrantzitsua dela "kasu guztiak azaleratzea eta argitara ateratzea, eta berriro ez gertatzea".

Sexu abusuak Elizan
Sexu abusuak Elizan
''Jaurlaritzak mekanismo guztiak martxan ditu sexu-abusuen biktimei laguntzeko''

2:19

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak azaldu duenez, sexu-abusuen aurrean mekanismo guztiak abian jarri ditu Jaurlaritzak, biktimei egoera gogor eta zail hau gainditen laguntzeko.

Gobernu Kontseiluaren osteko agerraldian, Artolazabalek elkartasuna adierazi die sexu-abusu horien biktimei, eta gertatutakoa gaitzetsi du. Ildo horretan, azpimarratu du euskal gizartea jakitun dela pertsona horiek jasaten ari diren minaz, eta garrantzitsua dela "kasu guztiak azaleratzea eta argitara ateratzea, eta berriro ez gertatzea".

Justizia sailburuak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzarentzat "lehentasuna" dela haurren eskubideak defendatzea. Era horretan, azaldu du dagoeneko garatu direla zenbait mekanismo, hala nola haurren indarkeriaren aurkako euskal estrategia bat, apirilean aurkeztuko dena eta sexu-abusuak jasotzen dituena. Artolazabalek adierazi duenez, programa honetan adingabeen abusuak saihesteko eta, ahal den neurrian, biktimei eragindako kaltea lehengoratzeko neurriak jasotzen dira.

Gainera Jaurlaritza haurren lege bat izapidetzen ari dela azaldu du, adingabeak eta nerabeak babesteko neurriak jasoko dituena. Era berean, gogorarazi du Araban abian jarri dela sexu-abusuak jasan dituzten haurrei zuzendutako proiektu pilotu bat.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak aitortu duenez, Bermeoko (Bizkaia) Jose Done ikastetxean izandako sexu abusuen testigantzek "zirrara eta egonezina" sortzen dizkiote gobernuari. Gutxienez bost lagunek duela 40 urte pairatutako abusuak EITBk egindako ikerketa bati esker azaleratu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Araba EAE Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Eraso sexualak gaur Elizan izandako abusuen kasuak Eliza Katolikoa albisteak