Gizartea -

Sarean

Mexikoko indarkeriari buruzko bideo batek polemika eragin du

Mexikon egunerokoak bilakatu diren indarkeria eta ustelkeria egoerak irudikatzen dituzten ume batzuk agertzen dira irudietan. Nuestro Mexico del futuro elkarteak egin du bideoa.

Mexikoko indarkeriari buruzko bideo batek polemika eragin du. Argazkia: YouTube
Mexikoko indarkeriari buruzko bideo batek polemika eragin du. Argazkia: YouTube
'Ume desatseginen' bideoak polemika sortu du Mexikon

04:01

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mexikoko indarkeriari eta kriminaltasunari buruzko bideo batek polemika handia eragin du. Niños incómodos (ume ezatseginak) izena du bideoak eta Interneten argitaratu dute, uztailaren 1ean egingo dituzten hauteskundeetarako kanpaina garaian. Irudietan, Mexikon egunerokoak bilakatu diren indarkeria eta ustelkeria egoerak irudikatzen dituzten ume batzuk agertzen dira. Nuestro México del futuro elkarteak egin du bideoa.

Bahiketak, poliziarekiko liskarrak, etorkinen trafikoa, manifestazioak, lapurretak eta tiroketak erakusten dituzte irudiek. Gainera, politikari eta funtzionario ustelak ere erakusten ditu bideoak "Una mañana linda" (goiz polita) esaten duen abesti bat entzuten den bitartean.

Bideoaren amaieran, hainbat ume kartzela batean agertzen dira eta ahots batek hau esaten du: "Nire etorkizuna hau bada, ez dut nahi. Nahikoa da; utz diezaiogun, guretzat barik, haien alderdientzat lan egiteari. Aski da! Ez dezagun herrialdea azaletik bakarrik konpondu".

Enrique Peña Nieto (Alderdi Iraultzaile Instituzionala), Andres Manuel Lopez Obrador (ezkerreko alderdien koalizioa), Josefina Vazquez (Ekintza Nazionalerako Alderdia) eta Gabriel Quadri (Aliantza Berria) Mexikoko hauteskundeetako hautagaiei zuzenduta dago mezua.

Bideoak lau minutuko iraupena du eta 10 milioi pertsonak baino gehiagok ikusi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea