Gizartea -
Ustezko hilketa
Bikote bat atxilotu dute Bartzelonan, haur baten heriotza leporatuta
Haurra ospitalera eraman zuten joan den asteartean eta ebakuntza egin zioten, baina, azkenean, hil egin da zauri oso larriak zituelako.
Erredakzioa
Esquadra Mossoek bikote bat atxilotu dute Esplugues de Llobregaten (Bartzelona), 11 hilabeteko haur bat hiltzea leporatuta. Autopsiaren arabera, haurrak tratu txarrak pairatzen zituen eta garunean hainbat lesio zituen ustez astinduengatik.
Haurra ospitalera eraman zuten joan den asteartean eta ebakuntza egin zioten, baina, azkenean, hil egin da zauri oso larriak zituelako.
Gizonezkoa (22 urte) asteazkenean atxilotu zuten eta ama (25 urte), gaur goizean atxilotu dute, hilketaren ustezko egileak izatea egotzita. Biak Espluguesen bizi dira eta bihar epailearen aurrera eramango dituzte.