Gizartea -

Martxoak 8ko mobilizazioak

"Zapaltzen gaituen sistemari sua" eman nahi dio Euskal Herriko Mugimendu Feministak

"Sistema honi su eman nahi diogu, nazkatuta gaudelako erailak, erasotuak… izateaz", azaldu dute ohar batean. Bestalde, "feminismoa jo puntuan duen faxismoak tokirik ez duen jendarte bat eraiki nahi dugu", aldarrikatu du mugimendu feministak.

Argazkia: Euskal Herriko Mugimendu Feminista
Argazkia: Euskal Herriko Mugimendu Feminista
Argazkia: Euskal Herriko Mugimendu Feminista

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Zapaltzen gaituen sistemari sua, antolakuntza feminista gure garra", lelopean Euskal Herriko Mugimendu Feministak Martxoak 8a antolatu du.

"Sistema honi su eman nahi diogu, nazkatuta gaudelako erailak, erasotuak… izateaz", azaldu dute ohar batean. Mugimenduaren hitzetan, erakunde publikoak ere indarkeriaren "erantzule" dira, "baitituzte baliabide nahikoak jartzen ez arretan, ezta prebentzioan ere".

Bestalde, "askatasunaren esanahia hutsaldu duen eta feminismoa jo puntuan duen faxismoak tokirik ez duen jendarte bat eraiki nahi dugu", aldarrikatu du mugimendu feministak agirian.

"Elkarrekin, indartsu eta batuta egon behar gara azkenaldian gora egiten ari diren diskurtso faxistei, misoginoei, homofoboei eta sexistei su eman eta argi eta ozen adierazteko aurrean izango gaituztela eta ez direla pasako", ohartarazi dute.

Horretarako, Euskal Herri osoan mobilizazio ugari deitu dituzte, besteak beste, Baionan, elkarretaratzea 18:00etan izango da Merkatu plazan; Bilbon, 19:30ean hasiko da Jesusen Bihotzean; Donostian, Antiguako tunelean elkartuko dira 18:30ean; Gasteizen manifestazioa 19:00etan abiatuko da San Anton plazatik eta Iruñean 20:00etan aterako dira Antoniuttitik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur Gizartea bideoak Indarkeria matxistaren biktimak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Manifestazioak gaur Matxismoa gaur Feminismoa gaur Emakumeen Eguna