Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Emaztea hil eta bere buruaz beste egin du, Sevillan
53 urteko emakume baten gorpua bere etxebizitzan aurkitu dute eta senarrarena, ustezko hiltzailearena, kalean. Badirudi balkoitik bere buruaz beste egin duela.
Erredakzioa
53 urteko emakume bat hilik aurkitu dute bere etxebizitzan eta senarraren gorpua kalean topatu dute, Sevillan. Badirudi emakumeen kontrako indarkeria kasua dela. Emakumearen gorpuak indarkeria zantzuak zituen. Emaztea hil eta senarrak bere buruaz beste egin du etxebizitzako balkoitik. Errepidean aurkitu dute gizonezkoaren gorpua Sevillako Cisne Alto kalean.
Poliziak eta larrialdietarako zerbitzuek abisua jaso dute baina ezin izan dute ezer egin bi lagunen bizitza salbatzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea