Gizartea -
trafiko istripua
41 urteko motor gidari bat hil da GI-11 errepidean, Donostian
Urtea hasi zenetik, Gipuzkoan istripuz hildako hirugarren motorzalea da.
eitb media
41 urteko motor gidari bat hil da igande goizean trafiko istripuan, GI-11 errepidean, Donostia parean.
Goizeko 06:45ak aldera gertatu da, Lasarte-Oriarako noranzkoan. Oraindik argitzeke daude istripuaren nondik norakoak.
Urtea hasi zenetik, Gipuzkoan istripuz hildako hirugarren motorzalea da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea