Itxi

Gizartea

Koronabirusa

Txerto ziurtagiria eskatzen duten barnealdeetan ez da musukorik beharko Ipar Euskal Herrian gaurtik aurrera

Agentziak | EITB Media

Garraio publikoa izango da salbuespen bakarra. Gainera, positibo baten kontaktu estuek egin beharreko probak batera murriztea (hiru ziren orain arte) ebatzi du Osasun Ministerioak.

  • Tabernetan sartzeko, ez da beharrezkoa izango musukoa, bai ordea, covid ziurtagiria.

    Tabernetan sartzeko, ez da beharrezkoa izango musukoa, bai ordea, covid ziurtagiria.

Gaurtik, otsailaren 28tik, aurrera, txerto ziurtagiria eskatzen duten barnealdeko tokietan ez da musukorik beharko Ipar Euskal Herrian. Garraiobide publikoak izango dira salbuespen bakarra. "Osasun egoerak hobera" egin duela argudiatuta, duela bi aste hartu zuen neurria Frantziako Gobernuak.

Horrez gain, positibo baten kontaktu estuek egin beharreko proba kopurua ere murriztu du Osasun Ministerioak. Hala, proba bakarra egin beharko dute, harremana izan eta bi egunera —orain arte hiru ziren: kontaktua izan eta bi egunera, lau egunera eta zortzi egunera—. Koarentenen iraupena ez dute aldatuko.

Halaber, eskoletako protokoloa ere arindu du Hezkuntza Ministerioak. Hartara, maskara ez da derrigorrezkoa izango jolastokietan, ezta barrualdeetan ariketa fisikoa egiteko. Haurren kasuan, kontaktu estua izateagatik egin beharreko probak bakarrera murriztuko dituzte.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena