Gizartea -

Eguraldiaren iragarpena

Abisu horia ezarri dute asteartera arte izozteak direla eta

Astelehenean bertan behera geratu da elurteengatiko alerta. Asteazkenean abisu horia jarriko dute abian itsasaldeko arriskua dela eta, eguerdiko hamabietatik gaueko hamabiak arte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Larrialdi eta Meteorologia Agentziak datorren asteartera arte ezarri du alerta horia izozte arriskua dela eta. Elurteengatik ezarritakoa, berriz, bukatutzat eman dute astelehen honetan.

Herrizaingo Sailak esan duenez, astelehen honetan prezipitazioak ahulak izan dira mendebaldean, batez ere Kantauri isurialdean, egunaren lehenengo partean eta goizaldean. Elur kota 700-800 metro inguruan egon da goizaldean eta 900 metrora igo da eguerdian.

Asteartean, alerta horia egongo da izozteak direla eta barnealdean, goizeko bederatziak arte. Asteazkenean, abisu horia abiatuko dute itsasaldeko arriskua dela eta, eguerdiko hamabietatik gaueko hamabiak arte. Olatuek 3 metrorainoko altuera izango dute goizaldean, eta 3,5 metrokoa, eguerdian.

Arratsaldean, lau metrorainokoak izango dira, eta egunaren amaieran, bost metrorainokoak. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3 metro inguruko olatuak altxatuko ditu goiz partean, 3,5 edo 4 metro artekoak arratsaldean, eta 4 edo 5 metro artekoak egunaren amaieran.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea