Gizartea -

Sexu-abusuak adingabeei

Bermeoko Jose Done ikastetxeko sexu-abusuen biktimak menetarren ordenako arduradunarekin bildu dira

Erasotzaileak eragindako minagatik barkamena publikoki eska dezala galdegin diote bileran izan diren biktimek. Menetarren ordenako arduradunak esan die ikerketa bat abiatu dutela garai hartan Bermeoko ikastetxean izan ziren gehiegikeriak argitzeko.

Asier Sanchez ETBko kazetaria sexu-abusuak jasan zituzten hiru biktimarekin.
Asier Sanchez ETBko kazetaria sexu-abusuak jasan zituzten hiru biktimarekin.
Menetarren ordenako buruak barkamena eskatu die biktimei eta esan die sinisten dituela euren testigantzak

1:4

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bermeoko Jose Done ikastetxean sexu-abusuak pairatu zituzten biktimak menetarren ordenako ordezkaritza batekin bildu dira astelehen arratsaldean lehen aldiz. 70eko hamarkadaren amaieran, ikastetxe horretan izan ziren hainbat sexu-abusu kasu argitara eman zituen joan den astean EITB Mediak.

Topaketa Bilboko Elizbarrutiak antolatu du, eta bi ordu eta erdi iraun du. Guztira, sei pertsona izan dira bertan: hiru biktima, Carlos Capellan menetarren ordenako lurralde arduraduna, abokatu bat eta psikologo bat.

EITB Mediak baieztatu duenez, bileran hainbat galdera egin dituzte hiru biktimek, eta menetarren buruzagiak barkamena eskatu die.

Halaber, erasotzaileak eurei eta beste hainbat adingaberi eragindako minagatik barkamena publikoki eskatu behar duela adierazi dute.

Bestalde, Carlos Capellanek esan die komunikabideen bidez izan dutela abusuen berri, eta ikastetxeko zuzendaria izan zenarekin hitz egin dutela, baina honek dena ukatzen duela.

Edonola ere, garai hartan Bermeoko ikastetxean izan ziren gehiegikeriak argitzeko ikerketa bat abiatu dutela jakinarazi du.

Sexu abusuak adingabeei Bermeon: Honela kontatu dugu, modu kronologikoan, EITB Median
Sexu abusuak adingabeei Bermeon: Honela kontatu dugu, modu kronologikoan, EITB Median
Sexu abusuak adingabeei Bermeon: Honela kontatu dugu, modu kronologikoan, EITB Median

2:55

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Sexu erasoak Sexu abusuak Eliza Katolikoan