Gizartea -

Marta del Castilloren hilketa

2013ko martxoan geratuko da aske 'Cuco'

Zaintzapeko etxebizitzan egin zituen hiru egun bakoitzeko adingabekoen zentroan egin beharreko egun bat kenduko diote. Urruntze aginduaren menpe emandako sei egun bakoitzeko, berriz, egoitzako bat.

2013ko martxoan geratuko da aske 'Cuco'
2013ko martxoan geratuko da aske 'Cuco'
2013ko martxoan geratuko da aske 'Cuco'

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Cuco' ezizenarekin ezaguna den gaztea 2013ko martxoan geratuko da aske. Marta del Castilloren hilketa estaltzeagatik bi urte eta 11 hilabeteko zigorra ezarri zioten, baina adingabekoen epaileak Cadizeko zaintzapeko etxebizitza batean igarotako denbora eta Sevillatik kanpo urruntze aginduagatik emandako denbora zenbatu eta aintzat hartzea erabaki zuen. Horrela, zaintzapeko etxebizitzan egin zituen hiru egun bakoitzeko adingabekoen zentroan egin beharreko egun bat kentzea erabaki zuen; eta urruntze aginduaren menpe emandako sei egun bakoitzeko, berriz, egoitzan eman beharreko bat.

Orain, Sevillako Auzitegiak Adingabekoen epailearen erabaki hori berretsi du, eta, ondorioz, 2013ko martxoan geratuko da aske 'Cuco'.

Fiskaltzak eta Marta del Castilloren gurasoek epailearen erabakiaren aurka helegitea jarri zuten, adingabekoen egoitzan eman behar duen denbora sei hilabetez luzatzeko. Edonola ere, Auzitegiaren arabera, ''ekintzaren larritasuna, biktimari eragindako kaltea, damutu ez izana edo ekintza bere gain hartu ez izana'' ez dira ''konpentsazioan eragin behar duten irizpideak''.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea