Gizartea -

Migrazioa

2.500 migratzaile Melillan sartzen ahalegindu dira, hesia gainditzeko egindako saialdi handienetakoan

2.500 migratzaile Melillan sartzen saiatu dira, hesia gainditzeko egindako saialdi handienetakoan

2.500 migratzaile Melillara sartzen saiatu dira. Argazkia: EFE
2.500 migratzaile Melillara sartzen saiatu dira. Argazkia: EFE
2.500 migratzaile Melillara sartzen saiatu dira. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteazken goiz honetan, Saharaz hegoaldeko 2.500 pertsona Espainian sartzen ahalegindu dira, Melillako hesia gainditzeko egindako saialdi handienetakoan. Horietatik 500ek lortu dute hesia gainditzea. 09:30ean izan da saialdia, egun argitan.

Melillako Gobernuko Ordezkaritzak ohar baten bidez jakinarazi duenez, sei lagun zauritu dira: hiru migratzaile eta hiru guardia zibil. Zauritutako hiru migratzaileak tokian bertan artatu dituzte. 

Espainiako Gobernuko Ordezkaritzak, bestalde, esan du "indarrez" sartu direla migratzaileak. "Kakoak, makilak eta oinetakoetan torlojuak zituzten. Harriak jaurtitzen aritu dira, eta Marokoko segurtasun indarrek ezin izan diete aurre egin", adierazi du.

Iturri berak zehaztu duenez, "Guardia Zibilak, Polizia Nazionalaren laguntzarekin, kontra egin dio Melillara heldutako lagun-talde handi horri".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Maroko