Gizartea -

UKRAINAKO GERRA

Martxoaren 9an Ukrainaren aldeko elkarretaratzeak egiteko eskatu die Eudelek euskal udalei

EAEko udal eta mankomunitateekin elkarlanean, Ukrainatik iritsiko diren familientzat baliabideak eta harrera guneak identifikatzen ari da orain Eudel.

Aurreko igandean Bilbon egindako manifestazioaren irudia, EITB Mediaren bideo batetik hartuta.
Aurreko igandean Bilbon egindako manifestazioaren irudia, EITB Mediaren bideo batetik hartuta.
Aurreko igandean Bilbon egindako manifestazioaren irudia, EITB Mediaren bideo batetik hartuta.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eudel Euskal Autonomia Erkidegoko udalen elkarteak Ukraniako herriarekin elkartasuna agertzeko elkarretaratzeak deitzeko eskatu die udalei martxoaren 9rako. 12:00etan izango dira elkarretaratzeak eta 5 minutuko iraupena izango dute.

Ukrainaren inbasioa gaitzestea eta herritarrak jasaten ari diren sufrimendu eta hondamendia salatzea da protestaren helburua, Eudeletik jakitera eman dutenez,

Gorka Urtaran Eudeleko presidenteak zoriondu egin zituen ostiralean euskal herritarrak, "ukrainarrekin erakustean ari diren elkartasunagatiK" eta instituzioek ere bide horri helduko diotela adierazi zuen: "Udalek herritarren pare egon nahi dugu, ahal den neurrian, eta gure babes osoa emango diegu Ukrainako herriari eta ihesean datozen pertsona errefuxiatuei".

Hala, Eudel baliabideak identifikatzen hasi da, EAEko udal eta mankomunitateekin batera, guztien artean dituzten plazak (etxebizitzak, aterpetxeak eta mota guztietako zentroak" zeintzuk diren jakiteko, ihesean datozen familiei harrera egin ahal izateko. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostia Ukraina Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Errusia Vladímir Putin Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak EUDEL Errusia-Ukraina gerra