Gizartea -
Ikerketa
Gizonezko baten hilotza aurkitu dute Azpeitiko zabortegian
Lapatx zabortegiko langileek aurkitu dute gorpua, 14:30ean, eta usteltzen hasi dago. Ertzaintza gertakaria ikertzen ari da.
Erredakzioa
Azpeitiko Lapatx zabortegiko langileek gizon baten gorpua aurkitu dute asteazken honetan, 14:30ean, lanean ari zirela. Hilotza usteltzen hasia dago.
Ertzaintzak gorpua aurkitu duten gunea hesitu du, eta gertakaria ikertzen ari da. Lapatxeko zabortegira, herri askotako zaborra iristen da eta horrek ikerketa zaildu egingo du.
Itxura batean, Gorpua osorik edo nahiko osatua zegoen, zabor artean. Lapatxeko makinista bat izan da, zaborra mekanikoki antolatzen ari zenean hilotza ikusi eta Zabortegiko arduradunei aurkituaren berri eman duena. Azpeitiko agintariei eta Herrizaingo Sailari jakinarazi diote ondoren hilotza aurkitu dutela.
Ikerketak, eta Gorpuari Donostiako erakunde Anatomiko Forensean egingo dioten autopsiak argitu beharko dute gertakaria .
Oraingoz, Lapatxeko zabortegia itxi egin dute eta hondakin eta zaborrekin iritsi diren kamioiak bueltako bidea hartu behar izan dute. Aurreneko lana zaborra nora eraman erabakitzea izango da.