Gizartea -

Trafikoa

Bi pertsona zauritu dira A-8an eta Txorierriko igarobidean izandako bi istriputan

Bi bideak kolapsatuta egon dira lehen orduetan, eta zazpi kilometroko ilarak sortu dira Galdakaoko noranzkoan.

N. B. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Goiz zaila izan da astearte honetan Bizkaiko errepideetan. Bi istripu gertatu dira A-8an, Bilbo parean, eta Txorierriko igarobidean, Zamudion (Bizkaia). Ilara luzeak sortu dira Galdakaorako noranzkoan, baina 09:30erako konponduta zeuden. Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez, bi pertsona ospitalera eraman behar izan dituzte.

Aurreneko istripua 07:05ean jazo da N-637 errepidean, Txorierriko igarobidean, Zamudio parean eta Erletxeta bidean. Bi autok eta kamioi batek talka egin dute, eta pertsona bat zauritu da (Gurutzetako Ospitalera eraman dute). Ezbeharraren ondorioz, zazpi kilometroko ilarak daude Galdakaorantz.

Handik gutxira jazo da beste istripua, 07:20an. Kasu honetan, hiru autok elkar jo dute A-8 autobidean, Bilbo parean eta Galdakaoko noranzkoan. Pertsona bat zaurituta eraman dute Basurtuko Ospitalera. 08:00etan, sei kilometroko pilaketak sortu dira, Zorrotzako bihurgunetraino.

Garabiek 09:15erako kendu dituzte ibilgailuak bidetik.

Goizeko lehen orduetan, ibilgailu ugari izan ohi Bilbo inguruetan, eta istripuaren ondorioz sortutako ilarak tarteko, Ertzaintza San Mameseko sarbidea tarteka ixten ari da, egoera apur bat arintzeko.

Azkenik, Gipuzkoan, lau ibilgailuk talka egin dute N-1ean, Andoain parean, eta inor zauritu ez bada ere, ilarak daude Lasarte-Oria bidean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bilbo Bizkaia Gipuzkoa Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Andoain Albisteak A-8 Autobidea Zamudio N-1 N-637 errepideko zirkulazioaren egoera