Gizartea -

SUTEAK

Hiru edukiontzi erre dituzte goizaldean Portugaleten

Suteak 05:30 aldera piztu dira, Simon Bolivar Askatzailea kale inguruko hainbat puntutan.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru edukiontzi erre dituzte goizaldean Portugaleten (Bizkaia), Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Suteak 05:30 aldera piztu dira, Simon Bolivar Askatzailea kale inguruko hainbat puntutan.

Suak ez du kalterik egin ondoko ibilgailu eta eraikinetan. Suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzera, eta 06:15erako amaitu dituzte lanak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Portugalete berriak Bizkaiko albisteak Suteak albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Albisteak Suhiltzaileak