Gizartea -

Kantabria

Revillak Peredaren autoa kolpatu du Parlamentuan

Kantabriako presidente ohiak abisurik utzi gabe alde egin zuen, ezer larririk gertatu ez zela uste zuelako. Revillak barkamena eskatu zion Peredari eta bere aseguruaren datuak eman zizkion.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

El Diario Montañes egunkariaren arabera, Cristina Pereda diputatu sozialista ostiralean, arratsaldeko hirurak laurden gutxitan, Kantabriako Parlamentuko aparkalekura joan zen bere autoaren bila eta autoa utzi zuen lekura heldu zenean kolpe bat zuela konturatu zen. Kolpea eman zion gidariak, gainera, ez zion inolako oharrik, ez gertatutakoaren berri emateko ez barkamena eskatzeko.

Kantabriako Gobernuko txofer ofizial batek Peredari esan zionez, kolpea autoa urdin batek eman zion, eta, ziurrenik, Peugeot markakoa zen.

Diputatuak segurtasun guardiei eskatu zien azken orduetan segurtasun kamerek grabatutako irudiak erakusteko arau-hauslea identifikatze aldera.

Miguel Angel Revillak autoa martxan jarri eta, aurrera egin zuenean, nahi gabe sozialistaren autoa kolpatu zuen, “nahi gabe”. Presidente ohiak zarata bat entzun zuen, baina, haren hitzetan, atzera begiratu eta ez zuen ezer ere ikusi. Hori dela eta, abisurik utzi gabe egin zuen alde, ezer ere gertatu ez zelakoan.

Peredak PRC taldeari kontatu zion gertatutakoa, eta Revillak barkamena eskatu zion berehala, eta bere aseguruaren datuak eman zizkion

Peredak atzo baieztatu zuen gertaturikoa, baina ez zion garrantzia handirik eman nahi izan. “Auto biren arteko kolpea baino ez da izan, egunero edozein lekutan gertatzen den zerbait da. Badugu nahikoa arazo Kantabrian, tontakeria horiei buruz aritzeko”.

Hala ere, astelehenetik asko idatzi dute gai honi buruz sare sozialetan. Twitterren, Mortadelo eta Filemon komikiko T.I.A. agentziako agente sekretuek ikertu beharreko kasua zela esan zuten batzuek brometan. Txarto-ulertuak saihesteko, Parlamentuak gertatutakoari buruzko azalpen txiki bat eman zuen atzo.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea