Gizartea -

Abisu horia

Abisu horia haizegunetan gaur gauerditik ostiraleko 09:00ak bitartean

Hegoaldeko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete Arabako erdialdean, eta Bizkaiako eta Gipuzkoako kostaldeko nahiz barnealdeko eta Ebro isurialdeko haizegunetan, mendialdeetan batez ere.

Haizeak iraulitako aterkia. Argazkia: EFE
Haizeak iraulitako aterkia. Argazkia: EFE
Haizeak iraulitako aterkia. Argazkia: EFE

Eitb Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskalmetek abisu horia ezarri du haizeagatik Arabako erdialdeko, Bizkaiako eta Gipuzkoako kostaldeko nahiz barnealdeko eta Ebro isurialdeko haizegunetan. Abisua gaur gauerditik bihar, ostirala, 09:00ak arte egongo da indarrean. 

Euskal Meteorologia Agentziaren iragarpenaren arabera, hegoaldeko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete, batez ere mendialdean. Bestalde, Kantauri isurialdeko mendebaldean eta ekialdean, haizeguneak ez diren lekuetan, hegoaldeko haize-boladak 60-80 km/h-koak izan daitezke.

Gau haizetsuaren ostean, hainbat fronte igaroko dira dira euskal zeruetatik ostiralean, goizean euri txikia egingo du eta arratsaldean zaparradak botako ditu. Euskalmetek ez du baztertzen arratsaldean ekaitzen bat edo beste lehertzea Kantauri isurialdean.

Haizeak hegoaldetik jotzen jarraituko du lehen orduetan, bolada gogorrekin, eta goizeko tenperaturak epelak izango dira berriro. Hala ere, goizak aurrera egin ahala, hego haizeak indarra galduko du eta arratsaldean freskatzera egingo du. Tenperatura maximoak ozta-ozta gaindituko dituzte 15° C-ak, eta eguneko azken orduetan izango dira tenperatura hotzenak. Elur-kota ere jaitsi egingo da egunaren amaieran, eta 1.100-1.300 metro inguruan kokatuko da gauean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak