Gizartea -

MIGRAZIOAREN DRAMA

Bidasoa ibaian larunbatean desagertutako pertsona bilatzeko lanei ekin diete berriro

Larunbatean, hiru pertsona migratzailek Bidasoa ibaira jauzi egin zuten Lapurdira iritsi nahian: bik lortu zuten. Desagertutako pertsona 24 urteko gizonezko senegaldarra da.

Bilaketa operatiboa Bidasoa ibaian. Argazkia: UVR Ertzaintza
Bilaketa operatiboa Bidasoa ibaian
Bilaketa operatiboa Bidasoa ibaian. Argazkia: UVR Ertzaintza

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larrialdi Zerbitzuek eguneko lehen orduan ekin diete berriro larunbatean Bidasoa ibaian desagertu zen pertsona migratzailea bilatzeko lanei, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Larrialdi Zerbitzuetako kideak ez ezik, Ertzaintzako, Gurutze Gorriko eta Guardia Zibileko kideak ari dira Bidasoa ibaiaren inguruan bilaketa lanetan.

Bidasoa ibaiak bere alderik ilunena erakutsi du beste behin asteburuan. Larunbatean, pertsona migratzaile bat desagertu zen Irunen, Bidasoa ibaia zeharkatzen ahalegindu zenean, Lapurdira iritsi nahian. Harekin batera, beste bi ahalegindu ziren bide bera egiten, eta horiek bai lortu zuten muga zeharkatzea.

Desagertutakoa 24 urteko gizonezko senegaldarra da.

Irungo Harrera Sareak, Irunen dauden pertsona migratzaileak babesteko taldeak, elkarretaratzea deitu du astelehen honetarako, Behobiako zubian, 18:30ean hasita.  "Guztientzako harrera duina eta korridore humanitario bat" eskatuko dituzte bertan.

Heriotza baieztatuko balitz, 2022an Gipuzkoatik Lapurdira joan nahian zendu den lehendabiziko migratzailea litzateke. Iaz, beste hiru hil ziren Bidasoan itota, antzeko egoeran.

Halaber, iazko urrian hiru migratzaile hil ziren Ziburun, trenak harrapatuta, eta laugarren bat larri zauritu zen. Trenbidean lo zeudela, eguneko aldirietako lehendabiziko trenak harrapatu zituen eta bertan hil ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Migrazioa Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza berriak Euskal Autonomia Erkidegoa Hendaia Gizartea Eguneko albisteak Irun Albisteak Desagertutako pertsonak gaur Euskadi Irratia Itotze kasuak