Gizartea -
Nafarroa
Aske utzi dituzte greba eguneko istiluengatik atxilotutako 14 lagunak
Ostegunea bertan zazpi adingabeak askatu zituzten. Gainerakoak epaileraren aurretik igaro dira ostiralean, eta karguekin geratu dira libre.
Erredakzioa
M-29ko greba orokorrean istiluak sortzea egotzita atzo Iruñerrian egindako polizia-operazioan atxilotutako 14 lagunak libre geratu dira. Atzo adingabeak askatu zituzten, zazpi, eta gaur gainerako zazpiak utzi dituzte kalean, karguekin, epailearen aurretik igaro ostean. Epaileak auzipetu egin ditu adinez nagusiak ziren zazpi lagunak langileen eskubideen kontrako delituagatik eta desordena publikoak egitea leporatuta, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez. Atxiloketak Espainiako Poliziak eta Foruzaingoak egin zituzten, elkarlanean. Guztiak iruindarrak dira, bi izan ezik: bat Burlatan bizi da eta bestea Arangurenen.