Gizartea -

Mendiko erreskateak

Mendiko istripuak ekiditeko plana aurkeztu du Herrizaingo Sailak

Gurutze Gorria eta Euskal Mendizale Federazioaren laguntzaz prebentzio kanpaina bat jarriko dute abian maiatzean; 90.000 liburuxka banatuko dituzte mendiaren arriskuez informatzeko.

Mendiko istripuak ekiditeko plana aurkeztu du Herrizaingo Sailak. Argazkia: EITB
Mendiko istripuak ekiditeko plana aurkeztu du Herrizaingo Sailak. Argazkia: EITB
Mendian segurtasuna hobetzea nahi dute Jaurlaritzak eta mendi federazioak

01:25

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko sailburuordeak, Raul Fernandez de Arroyabek, mendiko istripuak ekiditeko plana aurkeztu du. 90.000 informazio-liburuxka banatuko dituzte, izan ere, erreskate kopurua “bikoiztu egin da 1996tik”.

Fernandez de Arroyaberen arabera, euskal mendietan gertatutako ezbeharren kopuruak “etengabeko gorakada” izan du 1996. urtetik: erreskate zerbitzuek 78 aldiz esku hartu behar izan zuten orduan eta 141 aldiz, 2010ean; iaz, ordea, 114ra jaitsi zen erreskate kopurua.

Aurten, urtarrilean eta otsailean, 11 erreskate egon dira eta mendizale baten gorpua errekuperatu dute Anboton.

Mendiko istripuak murrizteko, Eusko Jaurlaritzak, Gurutze Gorriak eta Euskal Mendizale Federazioak prebentzio kanpaina bat jarriko dute abian maiatzean, kirol probetan eta kluben bitartez horren inguruko informazioa banatzeko.

Gainera, mendizaleak gehien bisitatzen dituzten mendietan banatuko dituzte: Gorbeian, Pagomakurreko eta Muruako sarbideetan; Aizkorrin eta Anboton, Urkiolatik; Txindokin, Larraitz inguruan; eta Aiako Harrian.

Liburuxka horietan istripuak ekiditeko “oinarrizko jarraibideak” jasotzen dituzte, hiru printzipio hauetan oinarritutakoak: “formazioa, mendiari errespetua eta baldintza meteorologikoak kontuan hartuta irtetea”.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko sailburuordeak, Raul Fernandez de Arroyabek, mendiko istripuak ekiditeko plana aurkeztu du. 90.000 informazio-liburuxka banatuko dituzte, izan ere, erreskate kopurua “bikoiztu egin da 1996tik”.Fernandez de Arroyaberen arabera, euskal mendietan gertatutako ezbeharren kopuruak “etengabeko gorakada” izan du 1996. urtetik: erreskate zerbitzuek 78 aldiz esku hartu behar izan zuten orduan eta 141 aldiz, 2010ean; iaz, ordea, 114ra jaitsi zen erreskate kopurua.Aurten, urtarrilean eta otsailean, 11 erreskate egon dira eta mendizale baten gorpua errekuperatu dute Anboton.Mendiko istripuak murrizteko, Eusko Jaurlaritzak, Gurutze Gorriak eta Euskal Mendizale Federazioak prebentzio kanpaina bat jarriko dute abian maiatzean, kirol probetan eta kluben bitartez horren inguruko informazioa banatzeko.Gainera, mendizaleak gehien bisitatzen dituzten mendietan banatuko dituzte: Gorbeian, Pagomakurreko eta Muruako sarbideetan; Aizkorrin eta Anboton, Urkiolatik; Txindokin, Larraitz inguruan; eta Aiako Harrian.Liburuxka horietan istripuak ekiditeko “oinarrizko jarraibideak” jasotzen dituzte, hiru printzipio hauetan oinarritutakoak: “formazioa, mendiari errespetua eta baldintza meteorologikoak kontuan hartuta irtetea”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal mendiak bideoak Gizartea Albisteak Gaur Albisteak Erreskateak mendian Mendi eta trekking albisteak