Gizartea -
Gaixotasunak
Zoster herpesaren kontrako txerto berria ematen hasi dira Osakidetzan
Barizelak eragiten duen gaitza da. 50 urtetik gorako pertsonek eta immunodeprimituek gaixotasun hori pairatzeko aukera gehiago izaten dute.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Zoster herpesari aurre egiteko txerto berria ematen hasi dira Osakidetzan, pazienteen mina arintzeko asmoz, batez ere kolektibo zaurgarrienetan.
Zoster herpesa barizelak eragiten duen infekzioa da. 50 urtetik gorako pertsonek eta immunodeprimituek gaixotasun hori pairatzeko aukera gehiago izaten dute.
Ez du heriotza-tasa handia eragiten, baina konplikazioak sortzen badira, desgaitasuna eta bizi-kalitatea murriztea eragin dezake.
Txertoen Batzordeak eta Osasun Publikoaren Batzordeak 2018an zehaztu zuten zein kolektibotan ezarri behar den txerto berria. Besteak beste, transplanteren bat izan duten pazienteei eta immunopremituei emango zaie txertoa. Osakidetzaren deia jasoko dute, hitzordua emateko.
Barizela igaro duen pertsona bati birusa berriro aktibatzen zaionean agertzen da zoster herpesa. Birus hori ez da kutsagarria, baina barizela bai.