Gizartea -
Sutea
Emakume bat hil da Barakaldoko etxebizitza bateko sutean
Axular kaleko eraikin batean piztu da sua, Zuazo auzoan, 06:15ean, eta 79 urteko emakume bat hil da; beste pertsona bat erietxera eraman behar izan dute.
EITB Media
79 urteko emakume bat hil da Barakaldon, bere etxebizitzan piztu den sute baten ondorioz. Sutean, beste pertsona bat zauritu da.
06:15ean piztu da sua, Axular kaleko eraikin bateko 4. solairuan, Zuazo auzoan.
Larrialdietarako zerbitzuak bertara iritsi direnean, emakumea hilik topatu dute. Beste pertsona bat erietxera eraman behar izan dute, kea arnastu baitu.
Suhiltzaileek 08:00etarako itzali dituzte garrak. Lehen zantzuen arabera, badirudi sua "nahi gabe" piztu dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea