Gizartea -

Ezbeharra

Hildako bat eta zauritu larri bat auto istripu batean, Bizkaian

Bi ibilgailuk aurrez aurre talka egin dute Santo Domingoko aldapan, Derio parean. Hasiera batean Ertzaintzak BI-631 errepidea itxi badu ere, zirkulazioa normaltasunera itzuli da.

Emakumezko bat hil da auto-istripuan. Argazkia: EITB
Emakumezko bat hil da auto-istripuan. Argazkia: EITB
Hildako bat eta zauritu larri bat Bilbon izandako auto istripu batean

00:27

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lagun bat hil da eta beste batek zauri larriak jasan ditu 09:55ak aldera Santo Domingoko aldapan, Derio parean, Mungiako noranzkoan, izandako auto istripu batean.

Dirudienez, BMW batek eta Renault Laguna batek aurrez aurre talka egin dute. Ondorioz, BMWko gidari bertan hil da eta Renaulteko gidaria, berriz, Basurtuko Ospitalera eraman dute.

Hildakoa 41 urteko Portugaleteko emakumezko bat da eta zauri larriak izan dituen beste gidariak 78 urte ditu eta Bilbokoa da.

Istripuaren ondorioz, BI-631 errepidea, Mungiako noranzkoan, itxi egin dute eta horrek auto-ilarak eragin ditu. Hala ere, dagoeneko, zirkulazioa normaltasunez dabil.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea