Gizartea -
Aldarrikapena
Euskaraz ikasi ahal izateko festa, Larragan
Nafarroako zonalde ez euskalduneko jaia ospatzen ari dira Larragan "Hizkuntza exodoarekin amaitu!" lelopean.
Erredakzioa
Nafarroan euskaraz ikasi ahal izateko, 1.400 ikaslek kilometro asko egin behar dituztela eta ondorioz, dirutza utzi behar duetela salatu du Sortzen-Ikasbatuakek. Horregatik, zonalde ez euskalduneko jaia ospatuko dute gaur Larragan. Antolatzaileek egun osoko egitaraua prestatu dute adin talde guztiei zuzendua. Besteak beste, tailerrak, dantzak, musika,pailazoak, herri bazkaria eta kontzertuak.
Administrazioan Euskaraz Taldeak azaldu duenez, "UPN-PSNren gobernuak Vascuencearen legeaz egiten duen inposaketa eta interpretazioa dela eta", Sortzen Ikasbatuakek datu bilketa egin zuen horren ondorioak ikustarazteko. "Lehenengo aipua Hizkuntza Exodoaren existentzia da, milaka herritarrek pairatzen dutena egunero euren herritik ateratzean euskaraz bizi ahal izateko", ondorioztatu dute. Horregatik, "Hizkuntza exodoarekin amaitu!" lelopean festa egingo dute Larragan.