Gizartea -

gertakaria

50 urteko gizon bat atxilotu dute Etxebarrin, hogei bat edukiontzi erretzeagatik

21 edukiontzi erre dituzte larunbat goizaldean Bizkaiko udalerri horretan. Suhiltzaileek itzali dituzte suak, eta ez dute kalterik eragin gainerako hiri-altzarietan zein ondasun partikularretan.

Erretako edukiontzietako bat. Argazkia: Etxebarriko Udala (@EtxebarriBizi)
Erretako edukiontzietako bat. Argazkia: Etxebarriko Udala (@EtxebarriBizi)
Erretako edukiontzietako bat. Argazkia: Etxebarriko Udala (@EtxebarriBizi)

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzako zenbait kidek, Etxebarriko Udaltzaingoarekin elkarlanean, 50 urteko gizon bat atxilotu dute azken orduetan, larunbat goizaldean ustez 21 edukiontzi erre izanagatik.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, goizaldeko 05:00ak eta 07:15ak bitarte, 21 edukiontzik sua hartu dute elkarrengandik hurbil zeuden Etxebarriko (Bizkaia) zenbait kaletan. Suhiltzaileek itzali dituzte suak, eta ez dute kalterik eragin gainerako hiri-altzarietan zein ondasun partikularretan.

Goizeko 08:00ak aldera gizon bat arkitu dute San Antonio kalean, biztanle batek suteen ustezko egileari buruz emandako deskribapenarekin bat egiten zuena, eta identifikatu dute.

Barbakoa pizteko pastilla kutxa eta pizgailu bat zeramatzan gizonak, eta ustezko kalte delituagatik atxilotu dute. Atxilotua, 50 urteko gizona, epailearen esku utziko dute poliziak dagozkion izapideak burutu ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Euskal herriak Gaurko albisteak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Etxebarri albisteak