Gizartea -
Saudi Arabia
4 urteko haur batek aita hil du PlayStation bat ez erosteagatik
Aitak bideo-jokoen kontsola ekarri ez ziola konturatu zenean, haurrak pistola hartu eta tiro egin zion.
Erredakzioa
Saudi Arabiako lau urteko haur batek ustez aita hil du PlayStation bideo-jokoen kontsola ez erosteagatik, Al Sharq egunkariak argitaratu duenez.
Egunkariak bertako Polizia iturriak aipatuta zabaldu duenez, aitak kontsola ekarri ez ziola ikusi zuenean, haurrak, ustez, aitaren pistola hartu zuen tiro egin zion.
Aitak mahai gainean utzi zuen pistola eta aldatzera joan zen, eta aukera hori erabili omen zuen haurrak aitaren kontra egiteko. Poliziaren iturrien arabera, bala buruan sartu zion eta unean bertan hil zen.
Saudi Arabiako Poliziak ikerketa bat ireki du gertatutakoa argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea