Gizartea -

DELINKUENTZIA EUSKADIN

2021ean EAEn egindako lau delitutik hiru ondarearen aurkakoak izan ziren

Azken bi urteetan delinkuentzia-tasak gora egin duen arren, oraindik ere 2019ko datuetatik behera dago.

Hacker bat ordenagailu aurrean. Egile eskubiderik gabeko irudia
Hacker bat ordenagailu aurrean
Hacker bat ordenagailu aurrean. Egile eskubiderik gabeko irudia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Segurtasun sailburuak gaur goizean aurkeztu du 2021eko Euskadiko delinkuentzia-memoria Eusko Legebiltzarrean. Aipaturiko txostenean, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) gertatzen diren eta Ertzaintzak eta 15.000 biztanletik gorako udalerrietako udaltzaingoek zenbatutako lege-hausteak jasotzen dira.

Erkorekak azaldu duenez, 2021ean egindako delituen % 74,4 (82.989) ondarearen aurkakoak izan ziren, iruzurrak eta lapurretak batez ere. Ikertutako bost delitutik bat Internet bidez egindakoa da, eta, batez ere, iruzurrak, identitatea usurpatzea, mehatxuak eta hertsatzeak dira. Euskadin 2021ean egindako gainerako arau-hauste penalak pertsonen aurkako delituak izan ziren, eta, orokorrean, 2019an baino gutxiago izan ziren.

Horrela, Euskadiko delinkuentzia-tasa mila biztanleko % 50,4koa izan zen, eta % 8,4 jaitsi da, 2019koarekin alderatuta. Bestalde, Ertzaintzak 2021ean erregistratutako arau-hauste penalen kopuruan ere beheranzko joera hauteman da 2019ko datuekin alderatuta. Euskadi osoan, 111.594 arau-hauste penal izan ziren, 2019an baino % 8,1 gutxiago.

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Bizkaian erregistratu ziren delitu gehien (62.437, 2019an baino % 8,1 gutxiago), Gipuzkoan (33.108, % 3 gutxiago) eta Araban (16.049, % 17,2 gutxiago) baino gehiago.

Hiriburuei dagokienez, delitu-kopururik handiena Bilbon zenbatu zen (25.949, 2019an baino % 10 gutxiago), Gasteizen (13.217, % 13,4 gutxiago) eta Donostiaren aurretik (12.705, % 5,9 gutxiago).

Delitu motak

Homizidioak: 2021ean EAEn burututako 11 hilketetako (6 Gipuzkoan, 3 Bizkaian eta 2 Araban) 2 emakumeen kontrako indarkeria kasuak izan ziren.

Sexu-erasoak: Aurreko urteko datuekin alderatuta, % 29 hazi arren, oraindik ere pandemia aurreko mailaren azpitik daude (% 7,2). Horrelako delitu gehienetan, biktima eta erasotzailea ezagunak dira.

Genero-indarkeria: Delituak egonkor mantendu dira azken urteotan. Ertzaintzak horrelako 5.052 delitu erregistratu zituen iaz. Bikotekideak edo bikotekide ohiak emakume baten kontra erabiltzen du indarkeria hori, eta Euskal Poliziak egiaztatu du lesioak eragiten dituztenak ugaritu egin direla.

Ziberdelinkuentzia: Ertzaintzak ikertzen dituen bost delitutik bat Internet bidez egiten da. Delitu mota hori gora egiten ari da urtez urte. 2021ean, 16.103 erregistratu ziren, 2019an baino % 12,5 gehiago. Ziberdelinkuentziaren esparruan, gehien egiten den delitua iruzurra da (14.338 erregistratu ziren iaz, 2019an baino % 7,8 gehiago), eta ondoren identitatea usurpatzea (651, 2019an baino % 120 gehiago) eta mehatxuak eta hertsatzeak (584, 2019an baino bi aldiz gehiago).

Gorroto delituak: Salaketa kopuruak gora egin du. 2021ean, 277 zenbatu ziren, 2020an baino % 15 gehiago. Gorroto delituen artean ugarienak arrazakeria eta xenofobia dira, eta identitate edo orientazio sexualaren kontrakoak dira ondoren.

Covid-19arekin lotutako delituak: Lege-hauste horiek behera egiten ari dira koronabirusaren zabalkundea eragoztea ezarritako murrizketekin baitu zerikusia. 2021ean, 1.216 arau-hauste izan ziren, 2019an baino % 61 gutxiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Indarkeria matxista Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gipuzkoa Araba EAE Delituak azken ordukoa Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Sexu erasoak Lapurretak azken ordukoa Erailketak albisteak