Gizartea -

Etxebarrin

3 urteko espetxe zigorra gidabaimeneko azterlariari eraso egiteagatik

Azterketa pasa ez zuela jakiterakoan, kondenatuak labaina atera eta azterlariari eraso egin zion.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko zigor arloko 2. epaitegiak hiru urteko eta egun bateko espetxe zigorra ezarri dio gizon bati gidabaimeneko azterlariari eraso egiteagatik.

Bizkaiko Gobernuaren Ordezkariordetzak azaldu duenez, funtzionario publiko baten aurkako delitu gisa epaitu du epaileak.

2010eko abenduaren 13an gertatu zen, azterlariak akusatuari Etxebarriko (Bizkaia) gasolindegi batean gelditzeko eskatu zionean. Orduan, azterketa gainditu ez zuela esan, eta A. B. D., aurrekaririk gabeko Marokoko gizonezkoak, labaina atera eta eraso egin zion. Autoeskolako irakasleak eta azterketa egiten ari zen beste ikasle batek sorotsi zuten.

Epaia ez da irmoa eta helegitea jarri dezake akusatuak Bizkaiko probintzia-auzitegian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea