Gizartea -

Osakidetza

Kronet jaio da, gaixo kronikoentzako sare soziala

Erabiltzaileak ez dira sarera konektatzen euren gaixotasun motaren arabera, euren aldartearen arabera baizik, lau afinitate ardatz zehaztuta: eraiki, ikasi, egokitu eta lagundu.

Kronet, gaixo kronikoentzako sare soziala. Argazkia: Irekia.net
Kronet, gaixo kronikoentzako sare soziala. Argazkia: Irekia.net
Kronet, gaixo kronikoentzako eta hauen zaintzaileentzako sarea

01:12

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasun Sailak Kronet sare soziala jarri du abian gaixo kronikoek, senideek eta boluntarioek euren esperientziak kontatzeko eta gomendioak emateko elkarri. Aplikazioak urtebete egon da martxan modu esperimentalean, eta 270 lagunek parte hartu dute bertan, baina aurrerantzean horretan interesa duten guztientzat izango da zabalik, www.kronet.net webgunearen bidez.

Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko sailburuordeak, Olga Riverak, esan duenez, sare honek ez du osasun sistema ordezkatzen, osatu baizik; izan ere, ez da osasun-informazioa edo osasunaren arloko profesionalen aholkuak jasotzeko webgune bat, esperientziak elkarri kontatzeko eta antzeko egoerak bizi dituzten pertsonen laguntza jasotzeko atari bat baizik.

Horrela, erabiltzaileak ez dira sarera konektatzen euren gaixotasun motaren arabera, euren aldartearen arabera baizik, lau afinitate ardatz zehaztuta: eraiki, ikasi, egokitu eta lagundu. Sare sozialen antzeko funtzionamendua du: "lagun" taldeak osatzen dira, eta elkarrizketa irekiak izateko aukera ematen du.

Sarean parte hartzeko interesa duten pertsonek KZGuneetan ere jaso ahalko dute aste honetan hasita bertara konektatzeko informazioa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea