Gizartea -

eskola segregazioa

Gasteiz da Madrilen ondoren ikasleen segregazio mailarik altuena duen hiriburua Estatuan

Steilas sindikatuak Ikusbide erakundearekin batera egindako azterketaren arabera, ikastetxe batzuetan 10 ikasletik 8 migratzaileak dira. Horietatik askok ez dute gasteiztartzat bere burua eta ez dute euskara bere sentitzen. Itunpeko ikastetxeen pribilegioaren ondorio dela salatu du sindikatuak.

Ikasleak ikastetxe batean. EiTB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
Ikasleak ikastetxe batean. EiTB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
Ikasleak ikastetxe batean. EiTB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteiz da Madrilen ondoren ikasleen segregazio mailarik altuena duen hiriburua Estatuan; izan ere, ikastetxe batzuetan 10 ikasletik 8 migratzaileak dira. Steilas sindikatuak esan du segregazioa bera kaltegarria dela, eta itunpeko ikastetxeen pribilegioaren ondorio dela salatu du. Hala, arazo honekin berehala amaitzeko deia egin du.

Gasteizen bertan egin du Steilas sindikatuak, Ikusbide erakundearekin batera, segregazioaren ondorioei buruzko azterketa. Zentro batzuetan 10 ikasletik 8 migratzaileak dira, eta inkestak utzi dituen beste ondorioen artean daude ez direla gasteiztar sentitzen, ez dutela euskara bere egiten eta 2tik 1ek ez duela unibertsitatean ikasten jarraitu nahi.

Euskal irakaskuntzaren dualtasuna da arazoaren jatorria, Steilasen ustez, ikasleen ia % 50 ikastetxe pribatuetan matrikulatuta baitaude. Horregatik, sindikatuak uste du oso zaila dela eskola-segregazioarekin amaitzea itunpeko ikastetxeen pribilegioekin amaitzen ez bada.

Testuinguru horretan, premiazkotzat jo dute Hezkuntza lege berriak orain jasotzen ez dituen neurriak jasotzea. Hala ere, Jose Masa ordezkari sindikala kezkatuta azaldu da, Katalunia hartu baitute eredu gisa, eta, bere hitzetan, "Katalunian jorratu ziren segregazioarekin bukatzeko hainbat neurri, baina gaur-gaurkoz egoerak berdin jarraitzen du". "Ez daukagu ezer objektiborik segregazioarekin amaituko dela esateko", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioaren albisteak Araba Eusko Jaurlaritza berriak EAE Euskal Eskola Publikoa albisteak Gizartea Gaurko titularrak Gasteiz berriak Eguneko albisteak Hezkuntzako albisteak 2024 Umeak albisteak