Gizartea -

Lurrikara

2 gradutik gorako bi lurrikarak dardara eragin dute Iruñerrian

Lurrak dar-dar egin du bart Iruñean eta inguruko hainbat herritan, Esteribarren epizentroa izan duten bi lurrikaren ondorioz.

Iruñeko Gazteluko plaza. Artxiboko argazkia: Efe
Iruñeko Gazteluko plaza. Artxiboko argazkia: Efe
Iruñeko Gazteluko plaza. Artxiboko argazkia: Efe

AGENCIAS | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñean eta inguruko herrietan bizi diren herritarrek dardarak nabaritu dituzte bart. Esteribar izan da 2,5 eta 2,3 graduko bi lurrikaren epizentroa, Espainiako Institutu Geografiko Nazionalak emandako informazioaren arabera.

Aurrenekoa, 2,3koa, 23:19an sentitu da Iruñean, Elkanon, Gorraitzen, Ibirikun, Atarrabian, Altzuzan, Burlatan, Uharten, Mutiloagoitin, Olatzen, Lakidainen, Ollokin, Sarrigurenen eta Billabetan.

Bigarrena segundo batzuk geroago izan da, eta udalerri gehiagotan nabaritu dute: Iruñean, Altzuzan, Ardatzen, Burlatan, Elian, Gorraitzen, Uharten, Olatzagutian, Urrotzen, Ibirikun, Olatzen, Zenborainen, Lizoainen, Ollokin, Osteritzen, Sarrigurenen, Atarrabian, Billabetan eta Zuriainen.

Geroxeago, 00:38an, beste lurrikara bat gertatu da. Sartzen izan du epizentroa, Pirinioetan, eta herritarrek ez dute nabaritu, 1,6 graduko intentsitatea izan baitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Alerta meteorologikoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lurrikarak