Gizartea -
Bizkaiko Foru Aldundia
Supersurretik joateko abiadura-muga 100 km/h-ra igo dute
Bizkaiko Foru Aldundiak 100 km/h-ra igoko du Supersurretik joateko abiadura-muga, gaur onartutako dekretu baten bidez
Erredakzioa
Bizkaiko Foru Aldundiak 100 km/h-ra igoko du Supersurretik joateko abiadura-muga, gaur onartutako dekretu baten bidez. Bizkaiko tuneletako segurtasun eta ustiapen jarraibide teknikoak eguneratu ditu Foru Aldundiak.
Aurreko dekretua 2008. urtean onartu zuten. Azken lau urteetan tunel berriak eraiki eta teknika eta segurtasun neurri berriak adostu dituzte.
Horregatik, Supersurretik joateko abiadura 80 km/h-etatik 100 km/-ra igotzea erabaki dute.
Egin diren aldaketen artean, Bizkaiko errepideen erabiltzaileentzat tunel batzuetan abiadura-mugaren igoera, hain zuzen ere, Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidean.
Dekretu berria maiatzaren 3an egongo da indarrean.