Gizartea -
Trafikoa
UCAN elkarteko presidentea larri, A-68 errepidean izandako istripuan
Traktore bat gidatzen zihoala, kamioi batekin egin du talka Nafarroako nekazaritza eta elikagaien kooperatiben elkarteko presidenteak. Burezurreko traumatismoa du.
Erredakzioa
Jose Maria Martinez Diaz, UCAN Nafarroako nekazaritza eta elikagaien kooperatiben elkarteko presidentea, oso larri zauritu da astearte honetan, A-68 errepidean izan den trafiko istripu batean. Tuterako 60 urteko bizilaguna traktore bat gidatzen zihoan, eta kamioi batekin egin du talka.
Nafarroako Gobernuak azaldu duenez, burezurreko traumatismoa izan du, eta, hasiera batean, Reina Sofia ospitalera igorri dute, anbulantzian. Handik, Iruñeko Ospitale-Gunera eraman dute.
Ezbeharra 09:30ean gertatuta da, A-68 errepideko 95,5 kilometroan, eta kamioi gidaria onik irten da.