Gizartea -

Klima aldaketa

Zein eraikin geratuko da bihar ilunetan Planetaren Orduan?

Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako 36 udalerrik egin dute bat WWFren kanpainarekin. Ordubetez, 20:30etik 21:30era, argiak itzaliko dituzte euren eraikin eta leku adierazgarrienetan.

Bilboko Arriaga antzokia, ilunetan, aurreko edizio batean. Argazkia: EFE
Bilboko Arriaga antzokia, ilunetan, aurreko edizio batean.
Bilboko Arriaga antzokia, ilunetan, aurreko edizio batean. Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hego Euskal Herriko ia 40 udalerrik parte hartuko dute larunbat honetan World Wide Fund for Nature (WWF) elkarteak antolatutako Planetaren Orduan. 2007tik munduko hainbat txokotan egiten den ekimen sinbolikoa da, klima aldaketaren kontrako borrokak duen garrantzia aldarrikatzeko. Martxoaren azken larunbatean, ordubetez (20:30etik 21:30era), udalerriek euren eraikin ezagun edo bazter esanguratsuenetako argiak itzaliko dituzte.

Aurreko urteetan bezala, lau hiriburuetan izango dira itzalaldiak. Besteak beste, honakoak ilunpetan geratuko dira: Bilboko Foru Jauregia edo Guggenheim museoa, Donostiako Urgull edo Kursaal jauregia, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plaza edo Legebiltzarreko egoitza eta Nafarroako Parlamentukoa, Iruñean.

Hona hemen ekimenarekin bat egingo duten udalerrien zerrenda osoa:

ARABA

Gasteiz

Eusko Legebiltzarreko egoitza. Arabako Foru Aldundiaren jauregia. Plaza berria, Andre Maria Zuriaren plaza eta San Migel eliza.

BIZKAIA

Abanto

Udaletxearen fatxada eta Las Carreras auzoko Done Petri Apostoluaren eliza.

Zornotza

Udaletxea eta Udaletxe plaza.

Artea

Udaletxea, Kultur Etxea eta Ikastola.

Balmaseda

Udaletxea.

Barakaldo

Udaletxeko erloju dorrea eta eraikina.

Durango

Garai jauregia, San Agustin Museoa, San Agustin Kultur Gunea, Ezkurdiko kioskoa, Santa Anako arkua, Madalena baseliza eta Kurutzesantu Museoa.

Bilbo

Foru jauregia, Guggenheim Bilbao Museoa (hainbat kokaleku), Udaletxea, Begoñako basilika, Done Bikendi eliza, Aznar eraikina, San Agustin eraikina eta Arriaga antzokia.

Ermua

Orbe Kardinalaren plazako argiak, Udaletxea, Lobiano jauregia, Teresa Murgaren eraikina eta Ermua Antzokia.

Getxo

Arrigunaga eta Areetako hondartzak, Areetako kaia, Andres Isasi musika eskola, Portu Zaharra.

Lekeitio

Udaletxea, eliza, Kultur etxea, Plaza, Uribarren parkea, Abaroa parkea eta Portua.

Mungia

Udaletxea eta Matxin plaza.

Orozko

Zubiaur plaza.

Portugalete

Panda Aisia polikiroldegia, Bizkaia Zubia eta Santa Clara kultur zentroa.

Sestao

Udaletxea eta Musika eskola.

Zaldibar

Udaletxea.

Zalla

Udal liburutegiaren eraikina eta San Migel eliza.

GIPUZKOA

Beasain

Udaletxea eta Igartza jauregia.

Eibar

Unzaga (udaletxea), Udaletxeko erlojua eta arkupeak eta Ibarkurutzeko iturria.

Donostia

Badiako argiak, Kursaala, uhartea, Urgull, Udaletxea, Miramar jauregia, Artzai Onaren plaza eta Santa Maria, San Bizente, San Telmo eta San Ignazio elizak.

Errenteria

Udaletxea.

Irun

Udaletxea, Menchu Gal museoa eta San Martzial eliza.

Ordizia

Udalerriko plazak.

Zarautz

Udaletxea, Torre Luzearen eraikina, Sanz Enea, Zeleta Berri, Andre Maria Erreginaren parrokia eta San Frantzisko eliza.

Zumarraga

Euskadi Plaza.

NAFARROA

Antsoain

Udaletxea

Artaxoa

Artaxoako Zerkoaren monumentua (eliza eta harresiak) eta Bandoetako monumentua.

Astrain

Kaleak eta eraikin nagusiak.

Orkoien

Iturgain plaza eta udaletxea.

Oteiza

Udaletxea eta errepide nagusia.

Iruñea

Nafarroako Parlamentuaren egoitza.

Azkoien

Eraikin publikoak eta monumentuak.

Tutera

Erlojuaren Etxea, Foruen Plazako kioskoa, Udaletxea, Almirantearen Etxea, Katedrala, Jesusen Bihotzari momentua.

Aranguren ibarra

Udaletxea.

Valtierra

Gomara Kondeen jauregia.

Villatuerta

Zubia eta eliza.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Gasteizko Udala Donostiako Udala Klima-aldaketa Bilbo Donostia Guggenheim Herriak eta Hiriak Sestao Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Barakaldo Ermua Eibar Tutera Zornotza Mungia Zarautz Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Lekeitio Durango Irun Errenteria Zumarraga Ordizia Balmaseda Beasain Albisteak Abanto Zierbena Zalla Zaldibar Azkoien Ingurumena Iruñeko Udala Antsoain Larrialdi klimatikoa Bizkaiko Foru Aldundia Gipuzkoako Foru Aldundia Arabako Foru Aldundia