Gizartea -

Ibilbide berria

Bilboko tranbia Casillara heldu da jada

Asteazken honetan jarri dute martxan Basurtuko Ospitalea eta Casilla Plaza batzen dituen ibilbide berria. 700 metroko tartean beste bi geltoki daude.

Bilboko tranbiak Casillarainoko bidea egiten du gaurtik. EITB
Bilboko tranbiak Casillarainoko bidea egiten du gaurtik. EITB
Basurtuko Ospitalea eta Casilla ibilbidea estreinatu du Bilboko tranbiak

01:19

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko tranbia Casillaraino heltzen da gaurtik; Basurtuko ospitalearen eta Casillaren arteko ibilbidea egiten duen zerbitzua abiarazi dute goizean. 06:00etan atera da lehen trena Atxuritik Casillara bidean eta 06:28an irten da Casillatik Atxurirako bidea egiten duena.

Zerbitzu berri hau dela eta Basurtuko Ospitaleko geltokiak Ospitalea izena du gaurtik. Halaber, beste bi geltoki berri izango dira ibilbide berrian, Basurtu eta Casilla, alegia.

Atxuri eta Casilla arteko tranbiak 10 minutuko maiztasuna izango du bidaiari gehien pilatzen diren orduetan, bai lanegunetan baita jaiegunak ez diren larunbat arratsaldetan ere. Gainerako orduetan tranbiaren maiztasuna 15 minutukoa izango da.

Halaber, Athleticek San Mamesen jokatzen duenean, Bilboko Aste Nagusian eta San Tomas egunean, eskaintza indartuko dute zerbitzu bereziekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea