Gizartea -

Harrapatu ezinik

Lau orduko jazarpen ikusgarria, Madrilen

Auto gidaria ''Niño Juan'' ezizenaz ezagutzen duten lapur gaztea da. 25 urte ditu, eta lau aizto zeramatzan soinean.

Lau orduko jazarpen ikusgarria, Madrilen
Lau orduko jazarpen ikusgarria, Madrilen
Jazarpen ikusgarria Madrilen

00:54

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau orduko jazarpen ikusgarria izan zen joan den astelehen goizealdean Madrilen.

M-30, A-3 eta A-45 errepideak eta aireportua bera ere abiadura handian igaro zituen auto gidariak, eta bidean topatu zituen ibilgailu guztiak modu sinestezinean aurreratu zituen. Lau ordu horietan, gainera, birritan aldatu zuen kotxez iheslariak.

Poliziaren helikopteroak ez zuen arrastoa galdu, eta, azkenean, harrapatzea lortu zuten. ''Niño Juan” ezinenaz ezaguna den lapurra da. Lapurretan egiteko, kotxeak erakusleihoen eta industrialdeetako ateen kontra kolpatzen dituelako egin zen ezagun.

25 urte ditu, eta, atxilotu zutenean, lau aizto zeramatzan soinean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea