Gizartea -

GERTAKARIA

Sute batek kalteak eragin ditu Gasteizko Soldadura Eskolan eta beste hiru pabiloitan

Sua 00:20 aldera piztu da Arabako hiriburuko Santo Tomas kalean kokatuta dagoen industria-nabean. Sutean, baina, ez da inor zauritu.

Gasteizko soldadura eskolan gertatutako sutearen irudia. Irudia: Gasteizko suhiltzaileak
Gasteizko soldadura eskolan gertatutako sutearen irudia
Sute batek kalte larriak eragin ditu Arabako Soldadura Eskolan eta beste hiru pabiloitan

0:41

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sute batek kalteak eragin ditu Arabako Soldadura Eskolako nabean, Gamarra inguruan, Gasteizen. Suak ondoko beste pabilioi batzuk ere hondatu ditu.

Ezbeharra 00:20 aldera gertatu da, Gasteizko Santo Tomas kaleko industria-nabe batean. Sutean, baina ez da inor zauritu.

Dena dela sugarrek kalte handiak eragin dituzte nabean, eta ondoko beste hiru pabiloi ere kaltetu dira, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Suhiltzaileek 02:30ak aldera sua itzaltzea lortu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Araba Suteak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak