Gizartea -
Malagan
Alabaordea maletategian itxita utzi du, barizela harrapa ez zezan
Zauri larririk ez zuen arren, umeak atzamarkadak eta kolpeak zituen aurpegian, aurkitu dutenean. Zauriak amaren mutil lagunak egin dizkiola esan zien poliziei.
Erredakzioa
Benalmadenako (Malaga) Udaltzaingoak 27 urteko gizon bat atxilotu du, ustez 4 urteko alabaordea bere ibilgailuko maletategian itxita uztea egotzita. Gizonezkoak azalpen hau eman zion Poliziari: barizela ez harrapatzeko helburuarekin itxi zuen maletategian.
Atxiloketa Benalmadenako Competa kalean egin zuten, asteazken gauean. Ibilgailu baten barrutik zetozen oihuak entzun ondoren, auzotar batek Poliziari deitu egin zion, egoeraz ohartarazteko.
Lekukoaren arabera, adingabea laguntza eske ari zen. Poliziak ibilgailuaren atzeko leihoa apurtu eta umea autotik atera zuen.
Zauri larririk ez izan arren, umeak atzamarkadak eta kolpeak zituen aurpegian. Bere amaren mutilagunak egindako zauriak zirela esan zien poliziei eta gizonezkoak maletategian itxita utzi zuela gaineratu zuen.
Minutu batzuk geroago, 27 urteko gizona etxetik atera zen, ibilgailua hartzeko, eta Udaltzaingoak atxilotu egin zuen.
Barizela harrapatu ez zezan maletategian utzi zuela azaldu zien gazteak poliziei, etxe barruan barizelarekin kutsatutako pertsona bat zegoela argudiatuz.