Gizartea -

Donostian

Sukaldarientzako babesa eskatu du Adriak, 'sektore klabea' delako

Ferran Adria "harro" eta "liluratuta" agertu da Basque Culinary Center abian jarri izanagatik. Bere ustez, "munduan erreferentzia" izango da hemendik hamar urtera.

Adriak esan duenez, sukaldariak ez daude diru eske, babes eske baizik. EITB.
Adriak esan duenez, sukaldariak ez daude diru eske, babes eske baizik.
Adriak esan duenez, sukaldariak ez daude diru eske, babes eske baizik. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ferran Adriak administrazioen eta sukaldaritza-enpresen babesa eskatu du, sektorea "klabea" baita herriko ekonomiarentzat.

Adriak 'Gure Zaporeak Sukaldatzen' saria aurkeztu du Basque Culinay Centerren (CCC), Donostian. Sariaren helburua tokiko produktuak berreskuratzea eta balioztatzea da.

Aurkezpenean, Adriarekin batera izan dira Juan Mari Arzak, Joxe Mari Aizeaga BCCko zuzendaria eta Agustin Markaide Eroskiko presidentea.

Adriak gastronomia ekonomiarentzako "oso garrantzitsua" dela azpimarratu du, eta administrazioen eta enpresen babesa eskatu du. Sukaldariaren hitzetan, sukaldaritzan "ez dago murrizketarik, laguntzarik egon ez delako"; hala ere, jende asko bolada txarra igarotzen ari dela onartu du.

"Ez gabiltza diru eske"

"Ez dugu dirurik eskatzen, nahiz eta behar izan, babesa eskatzen ari gara", esan du Adriak. Bere ustez, "gauza asko egin daitezke".

Horrez gain, Adria Ferran Adria "harro" eta "liluratuta" agertu da Basque Culinary Center abian jarri izanagatik. Bere ustez, "munduan erreferentzia" izango da hemendik hamar urtera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea