Gizartea -

Gurutzetako Ospitalea

Bikote bat atxilotu dute hiru hilabeteko semeari tratu txarrak ematea leporatuta

Haurtxoak humeroa eta sorbalda hautsita eta begia ubelduta zituela erietxeratu zuten igandean. Gurasoek 22 eta 18 urte dituzte.

Gurutzetako Ospitalea. Aitor Agirrezabalen artxiboko argazki batean.
Gurutzetako Ospitalea, artxiboko argazki batean.
Gurutzetako Ospitalea. Aitor Agirrezabalen artxiboko argazki batean.

E. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak bikote bat atxilotu du hiru hilabeteko semea tratu txar zantzuak zituela Gurutzetako Ospitalean (Barakaldo) erietxeratu eta gero, Segurtasun Sailak baieztatu duenez.

Haurtxoa igandean ospitaleratu zuten humeroa eta sorbalda hautsita eta begia ubelduta zituela, eta han dute oraindik, Bizkaiko Foru Aldundiaren babespean, El Correo egunkariak zabaldutakoaren arabera.

Dirudienez, umetxoa artatu zuen medikuak susmo txarra hartu zien lesioei, eta tratu txarren biktima izan zitekeela eta, epaitegia eta gizarte zerbitzuak ohartarazi zituen. Zaurgarritasun egoeran egon daitezkeen adingabeak babesteko protokoloa aktibatu zuten.

Gurasoak (22 eta 18 urte dituzte) handik gutxira atxilotu zituzten, semeari ustez tratu txarrak ematea egotzita, eta epailearen aurrera eraman dituzte jada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Ertzaintza Bizkaia Barakaldo Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gurutzetako ospitalea Umeak Amak albisteak Bizkaiko Foru Aldundia