Gizartea -
Tragedia, orduko prentsan
'Gernika, euzkotarren uri maitea, birrindu nai izan dabe zearo'
Titular horrekin jaso zuen orain 75 urte 'Eguna' egunkariak Gernikako bonbardaketan gertatutakoa. "Aritza zutik gelditu da, ordea, ondamendi orretan", azpimarratu zuten orduko kronikalariek.
Erredakzioa
Orain 75 urte, Gernikak eta gernikarrek bere historiako unerik latsena bizi izan zuten. 1937ko apirilaren 26an Kondor legioko hegazkinek hiria suntsitu zuten, eta herritar asko hil zituzten bidean.
Nola jaso zuten orduko komunikabideek gertatutakoa?
1937ko apirilaren 28an kaleratutako Eguna egunkariaren 100. zenbakiak bonbardaketak Gernikan utzitako sarraskia islatzen du, "Gernika, euzkotarren uri maitea, birrindu nai izan dabe zearo" titularrarekin. ''Aritza zutik'' gelditu zela azpimarratu zuten, eta Gernika ''triskatuta'' eta ''ezeztatuta'' zegoela.
Sarraskia hitzekin azaldu nahian
''Arratsaldeko lau ta erdiak aldean agertu zan lenengo egazkiña Gernika gain'' eta ''iluntzera arte egazkiñak eurenari ekin eutsen. Lau ordu luzetan botatako suagak zenbat izan diran ez dogu jakin''.
''Ez kalerik ez etxerik osorik laga dabe paxisten egazkin madarikatuetako bonba edentsuak''... ''Gernika, euzkotarron uri kutun, leku maitagarriena triskatuta idoro dogu''.
Orain 75 urte, Gernikak eta gernikarrek bere historiako unerik latsena bizi izan zuten. 1937ko apirilaren 26an Kondor legioko hegazkinek hiria suntsitu zuten, eta herritar asko hil zituzten bidean.Nola jaso zuten orduko komunikabideek gertatutakoa? 1937ko apirilaren 28an kaleratutako Eguna egunkariaren 100. zenbakiak bonbardaketak Gernikan utzitako sarraskia islatzen du, "Gernika, euzkotarren uri maitea, birrindu nai izan dabe zearo" titularrarekin. ''Aritza zutik'' gelditu zela azpimarratu zuten, eta Gernika ''triskatuta'' eta ''ezeztatuta'' zegoela.Sarraskia hitzekin azaldu nahian''Arratsaldeko lau ta erdiak aldean agertu zan lenengo egazkiña Gernika gain'' eta ''iluntzera arte egazkiñak eurenari ekin eutsen. Lau ordu luzetan botatako suagak zenbat izan diran ez dogu jakin''. ''Ez kalerik ez etxerik osorik laga dabe paxisten egazkin madarikatuetako bonba edentsuak''... ''Gernika, euzkotarron uri kutun, leku maitagarriena triskatuta idoro dogu''.