Gizartea -

SUTEA

Arteako Ustrukue jatetxeko lehen solairua eta teilatua erre dira sute batean

Ekomuseoaren eraikinean dago jatetxea. Sua arratsaldean piztu da tximinian, jatetxea hustu dute baina ez da zauriturik izan.

Arteako Ustrukue jatetxea erre da sute batean

0:50

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sutea izan da 15:45 aldera Arteako Ustrukue jatetxean eta kiskalita geratu dira lehen solairua eta teilatua. Ezaguna da eraikina, Arteako ekomuseoa dagoen baserria baita.

Eusko Jaurlaritako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, dena dela, ez da inor zauritu sutean.

Antza denez, tximinian piztu da sua eta ondoren, lehen solairura zein teilatura zabaldu dira sugarrak, altuera handia hartuz.

Hainbat suhiltzaile talde joan dira lanera eta bertan ziren oraindik 19:00ak aldera, sutea itzalita bazegoen ere.

Artekoa Ekomuseoa. Argazkia: Begoña Barrutia

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Igorre Euskal jatetxeak Suhiltzaileak