Gizartea -

Murtzia

Langile bat atxilotu dute letxuga-sortetan kristalak sartzea egotzita

Atxilotuak aurrekari penalak ditu, lehenago ere delituzko ekintzak egiteagatik. 12 urte zeramatzan lanean nekazaritza enpresan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Murtziako Guardia Zibilak “Batavia” operazioa jarri du abian eta nekazaritzako elikagaien enpresa bateko langile bat atxilotu dute, osasun publikoaren aurkako delitu bat egitea egotzita; esportatzeko ziren letxuga kaxetan kristalak sartzen omen zituen.

Ikerketa martxoan hasi zen, nekazaritza produktuak esportatzen dituen Murtziako enpresa batek atzerriko bezeroen abisu bat jaso zuenean; letxuga-sortetan kristal zatiak aurkitu zituzten, kontsumitzaileei iritsi baino lehen.

Agenteek enpresa horretan bilketa eta biltegiratze lanetan 12 urte zeramatzan langile bat jo zuten horren errudun.

Iragan asteazkenean, hilaren 25ean, langile hori bilatu, aurkitu, atxilotu eta epailearen esku utzi zuten, delituzko ekintza horiek egotzita.

Gertakari horiek direla eta, guztira 200.000 euro inguruko galerak izan ditu nekazaritza enpresak.

Atxilotutako langilea 49 urteko langile bat da, marokoarra izatez baina aspaldi Torre Pachecon bizi dena, eta aurrekari penalak ditu aurretik ere delituzko ekintzak egin baititu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea