Gizartea -

Eguraldiaren iragarpena

Giro ezegonkorra eta euria han-hemenka asteartera arte, EAEn

Astelehen goiza eguzkitsuagoa izango da, hodeiguneak ostarte zabalekin tartekatuko dira. Arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira, eta zaparradak botako ditu.

Giro nahasiarek nagusi izaten jarraituko du. Argazkia: Igor Urraza
Eguraldia Euskadi | Giro ezegonkorra eta euria han-hemenka
Giro nahasiarek nagusi izaten jarraituko du. Argazkia: Igor Urraza

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak iragarri duenez, Apirila eguraldi aldakorrarekin eta ezegonkortasunarekin agurtuko dugu. Astelehen goiza eguzkitsuagoa izango da, hodeiguneak ostarte zabalekin tartekatuko dira. Arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira, eta zaparradak botako ditu; noizbehinka trumoiak ere jo dezake. Hego-mendebaldeko haizea izango da nagusi, baina ez da oso harro ibiliko. Tenperaturan ez da gorabehera handirik izango; maximoak 16 eta 19º artekoak izango dira.

Asteartean giro ezegonkorrari eutsiko diogu oraindik ere. Hala ere, ezegonkortasuna ez da aurreko egunetan bezain handia izango; euria egunaren bigarren partean egingo du, eta batez ere barnealdean, gainera orokorrean arin egingo du. Hegoaldeko haizea ibiliko da, goizean indartsuago. Tenperatura igo egingo da pixka bat, eta 20 ºC ingurura iritsiko dira kostaldean, non eguzki tarte txikiak izango diren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea