Gizartea -
eguraldia
Euria eta eguzkia, asteburu honetan
Larunbata euritik iritsiko zaigu, baina igandean, oskarbitzearekin batera, berotu ere egingo da eguna.
i.l.k. | eitb media
Astebururako, zeruak denetarik ekarriko du. Larunbatean estaliago egongo da, eta euritsu, ia Euskal Herri osoan. Igandean, berriz, hodeiek bide emango diote eguzkiari eta, horrekin batera, tenperaturak ere berotuko dira.
Euskalmeten iragarpenaren arabera, larunbatean tenperatura maximoak nabarmen jaitsiko dira eta, orduek aurrera egin ahala, ostarteak irekiz joango dira. Goizaldean eta goizean ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, hodei dezente agertuko dira eta euri apur bat egingo du, batez ere ipar partean. Gainera, tenperaturaren beherakada nabarmena nabarituko dugu.
Eguerditik aurrera haizeak eki-osagaira egingo du, hodeiek gutxitzera egingo dute eta atertzera joko dute, gauean oskarbi geratu arte. Ondorioz, hainbat lekutan tenperatura minimoak egunaren amaieran neur litezke.
Igandean tenperaturaren igoera izango dugu hizpide, asko igoko da eta maximoek 20 ºCak gaindituko dituzte, udaberri giroa gailenduz.
Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, indartuz joango da eta arratsaldean traba egingo du. Beraz, goizaldea hotzagoa izango den arren, tenperatura azkar igoko da. Goizean goiz lainoa agertuko da, baina gainerako orduetan giroa eguzkitsua izango da, goi-hodei batzuekin.
Hain zuzen, haize bortitz horrek, tenperatura altuekin batera, baso sute arriskua areagotuko du astelehenean. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Larrialdi eta Meteorologia Zuzendaritzak abisu horia ezarriko du, eta 00:00etatik 24:00etara egongo da indarrean.
Eguraldiaren inguruko informazio eguneratua izateko, eitb.eus-en ikus dezakezu noiznahi, eta zure argazkiak bidali.