Gizartea -

bizkaia

Guggenheim Bilbao Museoa egunero egongo da zabalik Aste Santuan, ordutegi zabalagoarekin

Museoa 10:00etatik 19:00etara egongo da zabalik, larunbat honetatik apirilaren 24ra bitarte.

Bilboko Guggenheim museoa. Artxiboko argazkia: EFE
Bilboko Guggenheim museoa. Artxiboko argazkia: EFE
Bilboko Guggenheim museoa. Artxiboko argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guggenheim Bilbao Museoa irekita egongo da Aste Santuko egun guztietan, apirilaren 11 eta 18a barne (astelehenetan itxita egoten da normalean), jaiegunotan izaten den bisitari kopuruari erantzun ahal izateko. Gainera, larunbat honetatik apirilaren 24ra bitarte, museoak ordubete lehenago irekiko ditu ateak, eta 10:00etatik 19:00etara egongo da zabalik.

Arduradunek jakinarazi dutenez, egun horietan Bilboko museora hurbiltzen direnek arte programazio ederraz gozatzeko aukera izango dute, besteak beste, ostiral honetan bertan ireki den 'Motion. Autos, Art, Architecture' erakusketa.

Gainera, 'Jean Dubuffet: ospakizun bizia', 'Fauvismotik surrealismora: Parisko Musée d'Art Moderneko maisulanak' eta Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak ere daude ikusgai. Monira Al Qadiri artistaren 'Laurden sakratua' ikus-entzunezko muntaia ere bisita daiteke Film&Video aretoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen ari da Bilbon? Guggenheim museoa Euskal herriak Gaurko albisteak Bizkaia Turismoa Euskadi berriak EAE Gizartea Albisteak Gaur Kultura Gaurko azken orduko albistea Aste Santua oporrak Oporrak umeekin Museoak