Gizartea -
Atlantikoa zeharkatuko du
Australiako aberats batek 'Titanic II' eraikiko du
Itsasontzi originalaren oso antzekoa izango da, nabigazio teknologia eta segurtasun sistema berrienak izango ditu, eta 2016. urte amaieran abiatuko da Londresetik New Yorkera.
Erredakzioa
Clive Palmer aberatsak, Australiako gizon aberatsenetakoak, Titanic II eraikiko du, orain dela 100 urte hondoratu zen ontzi originalaren kopia ia berdina izango da, eta Ingalaterra eta New York artean egingo du lehenengo bidaia, 2016an, The Herald Sun egunkari australiarraren arabera.
Itsasontzia originalaren ahalik eta antz handiena izango du, diseinuan eta luxuzko xehetasunei dagokienez, 840 kabina eta bederatzi zubi izango baititu, baina nabigazio teknologia eta segurtasun sistema berrienak izango ditu. “Hala ere, superstiziosoa izanez gero, batek daki zer gerta daitekeen”, azaldu zuen handikiak.
CSC Jinling Shipyard ontziola txinatarra arduratuko da itsasontzi mitikoaren “bikia” eraikitzeaz.
Palmerren esanetan, itsasontzia Titanic originalean lan egin zuten gizon-emakumeen arimen “ordainetan” egingo da; 1912ko apirilaren 15ean izozmendi baten aurka talka egin ostean, hondoratu zen itsasontzian lan egin zuten guztien ordainetan, hain zuzen ere.
Aurreikuspenen arabera, Titanic II ontzia 2016. urte amaieran abiatuko da Londresetik New Yorkera, dena ondo joanez gero, baina sustatzaileak ez du inbertsioaren gaineko xehetasunik eman, BBC katearen arabera.