Gizartea -

Indarkeria matxista

Hiru gizon atxilotu dituzte asteburuan Gasteizen, genero-indarkeria egotzita

Horietako bi igandean atxilotu zituzten El Pilar eta San Martin auzoetan, eta hirugarrena larunbatean Lakua-Arriagan. Atxilotuak 52, 37 eta 32 urteko gizonezkoak dira.

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udaltzaingoak hiru gizon atxilotu ditu iragan asteburuan,  genero-indarkeria delituak leporatuta.

Bi atxiloketa igandean egin zituzten El Pilar eta San Martin auzoetan, Arabako hiriburuaren Udalak ohar batean jakitera eman duenez.

El Pilar auzoan, 52 urteko gizonezko bat atxilotu zuten 18:00ak aldera, haren emazteak salaketa aurkeztu ondoren. Bestalde, 37 urteko gizon bat atxilotu zuten 01:00ak aldera San Martinen. Emakume bati eraso egiteaz gain, etxeko leihotik objektuak bota zituen.

Azkenik, larunbatean 32 urteko gizon bat atxilotu zuten Lakua-Arriaga auzoko Alfonso XI.aren kalean. Kalez jantzitako patruila batek bikotekideari eraso egiten ikusi zuen 04:30 aldera.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Araba Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Matxismoa Feminismoa