Gizartea -
Emakunderen txostena
Kontraturik gabeko hamar langiletik bederatzi emakumeak dira
Lan erreformak emakumeengan eragin negatiboa izango duela ohartarazi du Maria Silvestre Emakundeko zuzendariak.
Erredakzioa
Euskadin, lan arloan, emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasuna nabaria da krisi garai honetan eta kontraturik gabeko hamar langiletik bederatzi emakumeak dira, Emakunderen ikerketa baten arabera.
Maria Silvestre Emakundeko zuzendariak Legebiltzarrean azaldu du 2011ko egoeraren inguruko txostena.
Horren arabera, lanaldi partzialeko kontratuak batik bat emakumeek dituzte (% 82,3) eta kontraturik gabeko langile gehienak ere emakumeak dira. 2010. urtean, 16.400 emakume zeuden kontraturik gabe lanean. Gainera, lan erreformak emakumeengan eragin negatiboa izango duela ohartarazi du Silvestrek eta lana eta familia bateragarri egiteko, askok zailtasunak dituztela nabarmendu du.
Jarduera-tasari erreparatuta, krisi ekonomikoaren eraginez ezberdintasunak murriztu egin diren arren, oraindik egon badaude.
Bestetik, "gezurrezko estereotipo" bat hausten dute datuek Silvestreren arabera. Atzerriko emakumeen jarduera-tasa bertakoena baina handiagoa da. Gizonezkoen kasuan, jarduera-tasa atzerriko emakumeena baino 18 puntu handiagoa da.
Soldaten ezberdintasunak "nabariak" dira, nahiz eta 2001etik jaitsi egin diren.
Gizonek aisiari emakumeek baino denbora gehiago eskaintzen diote. Emakumeek, ordea, familiari eta etxeko lanei eskaintzen diete denbora gehien.